viernes, 3 de junio de 2011

1 DE JUNIO. ENCUENTRO DE ESCUELAS SOLIDARIAS

Joan den asteazkenean, ekainaren 1ean "Elkartasun eskolak" mintegian parte hartu duten eskola eta institutuen topaketa izan genuen.

"Eskola Solidarioak" mintegia, Nafarroako hezkuntza zein Gizarte sailak eta Nafarroako GGKE-k bultzaturiko ekimenaren ondorioa da. Bere helburu nagusia, Garapenaren Hezkuntzaren arloan irakasleen formakuntza da. Izan ere, beharra ikusten da irakasleek Garapenaren Hezkuntzaren inguruan lan egiten dutena (bai GGKEn materialarekin, bai beraiek sortutako ekintzekin) eskolako proiektu moduan biltzea eta haiek izan daitezela bere eskolan Garapenerako Hezkuntzaren inguruan landu nahi dutenaren ardatzak finkatzen dituztenak. Gainera bertan parte hartzeagatik irakasleek urtero egin behar dituzten 35 orduko formakuntzaren agiria jasotzen dute eta 300 euroko dirulaguntza eskolan horren inguruko ekintzaren bat garatzeko.

Formakuntza eta eskolako proiektuko garapena hainbat GGKEtako kideak eraman dute aurrera eta guk 4 eskolekin egin dugu lan aurten: Irain IP, Mendaur BHI, Ermitaberri IP eta Buztintxuri IP

Eskola bakoitzean gai desberdin bat landu dugu:

-Irain IP: Interkulturalitatea
-Mendaur BHI: Bidezko merkataritza eta kontsumismoa
-Ermitaberri IP:  Hegoaldearen ezagutza (Haiti)
-Buztintxuri IP: Interkulturalitatea eta elkarbizitza


(Argazki honetan gurekin lan egin duten Ermitaberri, Mendaur eta Buztintxuriko kideak daude)

No hay comentarios:

Publicar un comentario